Gaztelu Iturgintza

Gaztelu iturgintza

Gaztelu Iturgintzan 30 urte baino gehiago daramatzagu iturgintza lanak, gasa, berokuntza lanen probetxurako instalakuntzak burutzen.

Gure bezeroen fideltasuna da gure lanaren erakusleiho onena. Zerbitzurik onena eskaintzeko konfiantza eta seriotasuna eskaintzen duen lan taldea osatu dugu. Aipaturiko instalakuntza guztiak burutzeko dagokien instalatzaile baimen guztiak ditugu, guk egindako lanek behar bezalako bermea izan dezaten.

Kalitatezko lehen gai edo produktuen bidez lan txukun eta eraginkorra egitea bilatzen dugu, gure bezeroen behar eta neurrira egokituta. Lanak modu profesionalean hasi eta amaitzea ahalbideratzen duen esperientziaren jabe egin gara lanean dihardugun 30 urte hauetan.

Gure denda Beasainen (Gipuzkoa) duzue.